ART & MUSIC GUGGENHEIM BILBAO 2024

Bilbao 2024(e)ko otsailaren 17(e)tik 2024(e)ko ekainaren 8(e)ra
  • ART & MUSIC GUGGENHEIM BILBAO 2024

Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music programaren edizio berriari esker. Otsaila eta ekaina bitartean, bost kontzertu eskainiko zaizkio publikoari proposamen moderno eta garaikide batez goza dezan, Museoaren ildo artistikoarekin eta bere arkitekturarekin bat.

Denboraldi berriari otsailean emango zaio hasiera, Israel Fernández flamenko-kantariarekin. Bere abestietan, flamenko tradizionalaren ondare puruenak bat egiten du garaikidetasunarekin eta transgresioarekin eta, hain zuzen ere, horrek eraman du artista toledoarra generoan gailentzera. Bestetik, martxoan, Alice Phoebe Lou hegoafrikarrak lehen aldiz bisitatuko du Bilbo Shelter izeneko bere disko berri goraipatua aurkezteko. Apirilean, berriz, Hania Rani pianista garaikide poloniarraren txanda izango da; berak ere lehen aldiz aurkeztuko du hirian Ghosts, kaleratu berri duen albuma, Ólafur Arnaldsekin eta Patrick Watsonekin egindako luxuzko kolaborazioak biltzen dituena. Maiatzean, miresmen handia piztu duen Louane frantziarrak bere pop saritua ekarriko digu Museoko Atriora. Eta, amaitzeko, Alemaniako Amistat izango dugu gure artean; abagune bikaina izango da jakiteko taldearen abestiak zergatik diren hain biralak plataforma digitaletan.

Musika eta artea

Art & Music ziklo berriaren sarrerekin, bertaratuek, kontzertuez gozatu ez ezik, Museoko erakusketak ere bisitatu ahal izango dituzte. Hala, 20:30etik aurrera eta 22:00ak arte, hau da, kontzertua hasten den ordura arte, publikoak talde txikian bisitatu ahal izango ditu Museoan ikusgai dauden zenbait erakusketa, besteak beste, Ikurrak eta objektuak: Guggenheim Bildumako Pop artea, BBK babesle duena, Giovanni Anselmo: Ostertzaz gaindi, edo June Crespo. Baskularra. Gainera, Atrioan bertan, publikoak taberna-zerbitzua izango du edari eta pintxoekin (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen).

Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunek deskontua izango dute sarrerak erostean, emailez jasoko duten kode bat sartuta.


Laburrean

Non