"ADHD" erakusketa Javier R. Pérez-Curielen eskutik

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko otsailaren 17(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • "ADHD" erakusketa Javier R. Pérez-Curielen eskutik

Javier R. Pérez-Curiel-ek erakusketa inauguratuko du eta performacea bat eskeinuko du.
 
Javier Rodríguez Pérez-Curielen lana 2023ko Proiektu Artistikoak Ekoizteko Laguntzen Deialdian aukeratutako lau proiektuetatik bigarrena da. 

‘ADHD’ dira ingelesezko Atention Deficit Hiperactivity Disorder nahasmenduaren laburdurak (euskaraz, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua –ADHN–). Izan ere, egileak bere lana prozesu esperimental gisa sortzen du. Bertan, ekintzaren ideia bere lana osatzenduen guztiaren, performancearekin lotutako horren, zati testual osoaren eta ikus-entzunezkoaren katalizatzaile gisa erabiltzen du.
Javier Rodríguez Pérez-Curiel 

Arte Ederretan lizentziatua da eta Artearen Ikerketako eta Sorkuntzako Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2019an, Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Tabakaleran eskainitako tailerrean hartu zuen parte, eta 2021ean, Jardun Artistikoentzako Institutuan (JAI) izan zen Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Ibon Aramberri tutoreen gidaritzapean, Tabakaleran eta Artiumen. Bestalde, artista egoiliarra izan da Bilbaoarte Fundazioan eta Tabakaleran. 2019an, ekoizpen artistikoa laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka jaso zuen.

Bere lana Ertibilen eta Art Emergent Sabadellen aukeratua izan da, eta gainera, El Brocense arte plastikoen saria ere jaso du. Erakusketa kolektiboetan hartu du parte Galería Carreras Mugica (Bilbo) galerian, Tabakaleran eta MEM jaialdian, adibidez. Gainera, hemen, Montehermoso Kulturunean, ‘Out of the loop’ erakusketa kolektiboan hartu zuen parte 2017an. Modu indibidualean, Bilboko Rekalde aretoan, Bartzelonako Espai 777an eta Asturiaseko Valey zentro kulturalean egin ditu erakusketak. Aldi berean, gainera, jaialdi edo klub ugaritako proiektu musikaletan eta ekitaldietan hartu du parte: Makeo Top, BBKlive, Vocoder, Larraskitu, Bulegoa, Okela, Share, Bapore Atelier eta Caostica, besteak beste.

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 17(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDOan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non