"Larruak eta izurrak"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko otsailaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • "Larruak eta izurrak"

Laura Vallés Vílchez komisario duen erakusketak eskultore belaunaldi berri bat du ardatz

Praktika eskultorikoak gorputzaren ezagutzarantz hartu du bidea gizakien, animalien eta makinen munduetan, eta hortik abiatuta, erakusketa honetan ezagutzera emandako eskulturen, instalazioen eta gailuen aniztasunak berreskuratu egin du ukimenarekin ezarritako lotura irmoa, laztan moduan edo ildoarekiko pultsio baten formalizazio moduan, hamarkadatan erakutsi duen desatxikimendu historikoaren ondoren. Bizi garen mundu konplexu honetako indarkerien ulertezintasunak, apatiak eta desadostasunak premiaz eskatzen dituzte ikasteko, bereizteko eta lankidetzarako beste modu batzuk

Zaintza eta indarkeria, eskulturaren logikei atxikiak, ahaidetasunak ezartzeko modu gisa ikusten dira oraingo honetan, hainbat materialaren bitartez: metala, hormigoia, erretxina, artilea, odol-hautsa, kaseina, kristala eta larruazala, besteak beste. Nora Aurrekoetxea, June Crespo, Yael Davids, Iman Issa, Sahatsa Jauregi, Tripak, Kimia Kamvari eta Lúcia Kochek ezagutzarekiko konpromisoa aztertzen dute, baliabideaz haraindi, jakintza diziplinarraren autoritateaz haraindi.

Gero eta ukaezinagoa da ezagutza diziplinarra ikuspegi holistikoaren faltan dagoela eta, aldiz, arlo jakin baten barruko gaitasun edo irakasbide anitzek eskaintzen dutela elkarrekin bat egiten dutenean. Metodo poliedriko honek, jatorrian antropologiaren arloan eta geroago etnografiarenean erabiliak, askotariko gaitasunak eta esperientziak aintzat hartuta, posizionamendu bat hartzea errazten du. 

Ildo horretan, artistek beren burua hezteko modu bitxi, arduratsu eta atsegin bat planteatzen dute, non forma ez datorren materiaren aurretik, Tabakalerako publiko desberdinak erakusketan parte har dezaten koreografo, zinemagile eta pedagogoekin kolaborazioan aritzeko proposamenen bidez. Bere partaidetzazko izaera dela eta, Larruak eta izurrak erakusketak, azken batean, imajinarioak eraikitzen ditu eta beste ikaskuntza-kode afektibo batzuk sustatzen ditu, Tabakaleraren testuinguruari adi daudenak.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Tabakalera

Non