Loraldia 2024: egitaraua

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 4(e)tik 2024(e)ko martxoaren 23(e)ra
  • Loraldia 2024: egitaraua

Euskal kulturaren askotariko diziplinatako 120 sortzaile bilduko dira Loraldia Festibalaren hamargarren edizioan. Jaialdia martxoaren 4tik 23ra egingo da, eta antzerkiari, bertsolaritzari, musikari, literaturari, ikus-entzunezkoei eta haien fusioei lotutako 28 jarduera izango ditu, uriko 13 kultura-espaziotan banatuta.

Euskarazko kulturaren topagune nagusia izango da Loraldia Festibala. Jaialdiak, besteak beste, talentu gazteen topagune bat izango du Loraldia Terminala ekimenaren bidez, eta, bertan, talentu emergenteen proposamenak ezagutu ahalko ditugu; hauenak, adibidez: Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Iñigo Xalbador, Janire Arrizabalaga, Amaiur Luluaga eta Eñaut Zubizarreta.

"Munduari begiratzeko modu bat" da aurtengo edizioaren leloa. Goiburu horrek Kirmen Uribek idatzitako poema bati egiten dio erreferentzia, zeina jaialdian entzun ahal izango baita, "Munduari begiratzeko" ikuskizuneanEuskarazko kulturaren topagune den heinean, erreferente handiek hartuko dute hitzorduan, esaterako: Kirmen Uribe, Jon Sarasua, Lorea Agirre, Miren Narbaiza, Toti Martinez de Lezea, Mikel Urdangarin, Nerea Arrien, Jon Maia, Rafa Rueda eta Patxo Telleria.

Izan ere, Loraldia Festibala ez da euskal kulturaren erakusleiho hutsa, euskal kultura bultzatzen duen eragile garrantzitsua ere bada. Horregatik, beste behin ere, ekoizpen propioak eta jaialdi honetarako bakarrik sortu diren proiektuak izango ditu.

JAIALDIRAKO SORTU DIREN PIEZAK

Urtero, Loraldia ekitaldirako sortutako proposamen berritzaileak aurkezten dira jaialdian. Gainera, sortzaile askok Loraldiaren agertokia erabiltzen dute beren azken sorkuntzak aurkezteko.

2022az geroztik, Loraldiak euskal sortzaile eta eragileentzako laguntza ekonomikoko Sormen Digitala beka ematen du deialdi baten bidez, euskaraz proiektu digital bat sortu eta ekoizteko. 2022ko bekarren onuradunak aurtengo jaialdian estreinatuko du bere proiektua: “Gorputzaren atzean” hain zuzen. Mundu digitala analogikoarekin lotzen duen funtzio bat da. Dantzarekin eta ikus-entzunezkoekin nahasten du antzerkia, UPV/EHUko irakasle-talde baten eskutik eta Katixa Agirreren gidoiarekin.

Jaialdiak edizio honetarako berariaz sortutako proiektuak ere izango ditu. Besteak beste, Goroldirik ez. Andreak eraztun berdean”. Natura eta kultura nahasten dituen lan bat da. Mendian barrena gidatutako ibilbide horretan, Bilboko zenbait emakumeren bizitzak ezagutzeko aukera egongo da, bai eta Bilboko mendien eta basoen bistez gozatzeko aukera ere. Irati Agirreazkuenaga izango da gidaria eta, bidean, Miruak eta Jatorki abesbatza taldeen musika entzun ahal izango da.

"Bihar, Atzo, Gaur, Bihar" ere estreinatuko da 2024ko jaialdian. Ikuskizun horrek musika, literatura eta bertsolaritza uztartzen ditu. Loraldiak etorkizunari buruz hausnartzeko eta horri buruzko testu bat idazteko agindu dio idazle bati, eta literatura-pieza horren inguruan musika eta bertsoak sortuko dira. Hain zuzen ere, Iban Zalduak idatzi du testua, Ibil Bedi taldeak jarriko du musika, eta Miren Artetxek eta Alaia Martinek bertsoak; dena Amaia Agirreren gidaritzapean.

Musika, literatura, hitzaldiak, dantza, zinema, antzerkia... Programazioa Loraldia Festibalaren webgunean dago eskuragarri.

LORAZAINA ETA LORAZAIN EGUNA

Loraldiarekin eta euskal kulturarekin harreman hurbilagoa eta zuzenagoa nahi dutenek aukera dute lorazain egiteko. Erabat doakoa den ekintza horrekin abantaila batzuk lortuko ditu lorazainak, hala nola urtean zehar egiten diren ekimenetan parte hartzeko aukera, egingo diren ekintzei buruzko aldez aurreko informazio esklusiboa, sarrerak lehentasunez eta prezio berezi batean lortzeko aukera eta lorazainentzako jarduera esklusiboetan parte hartzea.

Esaterako, Loraldia Festibalean, lorazainentzat bereziki prestatutako jarduera horietako bat eskaintzen da urtero: Lorazain Eguna alegia. Aurten, egun horretan, Oma ikuskizuna estreinatuko da; Basabi taldearen azken musika-lana da hori. Pieza horretarako, txalapartarekin, musika elektronikoarekin eta musika klasikoarekin jolastu du taldeak, naturari eta egungo egoerari buruz hausnartzera gonbidatzeko.

Aurten, Lorazain Eguna martxoaren 9an izango da, Campos antzokian. Gainera, edizio honek abantaila berezi bat gehitu dio lorazainen onuren katalogoari. Hain zuzen ere, lorazainek aukera izango dute 2024ko Loraldia Festibaleko jarduera-pakete berezi bat erosteko prezio berezian.

EGITARAUA

Martxoak 4:

Martxoak 5:

Martxoak 6:

Martxoak 7:

Martxoak 9:

Martxoak 10:

Martxoak 11:

Martxoak 12:

Martxoak 13:

Martxoak 14:

Martxoak 15:

Martxoak 16:

Martxoak 17:

Martxoak 18:

Martxoak 19:

Martxoak 20:

Martxoak 22:

Martxoak 23:

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko martxoaren 4(e)tik 2024(e)ko martxoaren 23(e)ra
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non