"Memories", Ramón Pérezen erakusketa

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • "Memories", Ramón Pérezen erakusketa

Ramón Pérez margolari bilbotarraren 16 lanek osatutako serieak bere mundu propioan murgiltzen gaitu, non landutako gaiak eta estetika maisuki uztartzen diren.

Margolariak esperientzia artistiko paregabe batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, intentsitate emozional nabarmenarekin bizia hartzen duten figuren bitartez. Bere aurpegiek gizabanakoaren dualtasuna atzematen dute. Alde batetik, ikusle, eta, bestetik, begiraden-objektu gisa, artistaren mundu propio aberatsa agerian utziz.

Ramón Pérezen lanek sari eta goraipamen ugari jaso dituzte. Bilboko Catálogo General, Krisis Factory, Lumbreras, Vanguardia, Epelde eta Mardaras galerietan erakutsi du margolariak, baita Bastero - Andoain aretoan eta Gipuzkoako Juan de Lizarazu - Urretxu aretoan ere. Madrilgo Luis Burgos, Espacio Artificial eta Cuencako Galería Jameten.

Erakusketaren inaugurazioa ostiralean, martxoak 1, izango da, 19:00etan, Desio Artspacen (Maiatzaren Biko kalea, 12, Bilbo).


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • Lekua Desio Artspace
    Dos de Mayo, 12
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Desio Artspace

Non