"HARRI, ORRI, AR-KATZ"

Tolosa 2024(e)ko martxoaren 8(e)tik 2024(e)ko apirilaren 20(e)ra
  • "HARRI, ORRI, AR-KATZ"

Aranburu Jauregia da aurtengoaren beste Kanpaleku Nagusia, dirdira berezia izango duena. “Harri, Orri, Ar-katz” eskalada krokisen erakusketa gozatu ahal izango da bertan, martxoaren 8an hasi, eta apirilaren 20ra bitartean. Eskalada krokisaren historia, lanak eta egileak ezagutaraztea helburu duen erakusketa da.

Joan zen abenduan, Bilbon, Mendi Filmen, estreinatu zen eta sekulako harrera izan zuen. Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak babestutako produkziotik sortutako erakusketa da, mundu osoko ilustratzaile eta eskalatzaileen ekarpenekin jantzia, besteak beste, Armand Ballart, Phillipe Barthez, François Carrafancq, Rolo Garibotti, Jean eta Pierre Ravier, Christian Ravier, Jeremy Collins, Chema Agustín, Ángel López Cintero, Clay Wadman, Julio Villar, Timmy O'Neill, Eric Sloan, Rhiannon Klee Williams, Craig Muderlak eta Oscar Masó.

Tolosakoa, erakusketaren bigarren geltokia da, beraz aukera fresko bezain paregabea da hartaz gozatzeko. Erakusketako arduradunek, gainera, lan berezia egin dute Gipuzkoako mendi eta haitzetako krokisak eta ilustrazioak biltzen, batez ere Txindokiri indar handia emanaz.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko martxoaren 8(e)tik 2024(e)ko apirilaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Lekua Aranburu Jauregia
    Andra Maria Plaza, 4
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aranburu Jauregia

Non