"Errege Makina" erakusketa

Tolosa 2024(e)ko martxoaren 8(e)tik 2024(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Errege Makina" erakusketa

Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimenduren bat – baita minimoki ere – erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duelaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.

Penintsulan, genero horren historia zabala eta gero eta dokumentatuagoa dugu. Bertan, Figuren Antzerkia terminoaren barruan biltzen ditugun izaera desberdineko adierazpenak biltzen dira, Txotxongiloen Antzerkia deiturikoa baino askoz ere eremu zabalagoa hartzen dute, izan ere, XVII. mendearen aurreko zeremonia sinboliko, liturgiko, ospakizun eta ikuskizun publikoetan eta antzerkian parte hartu zuten gorpuzdun figurak biltzen dituzte.

La Máquina Real-en helburua antzerki klasikoaren sustraietan sakontzea, aztertzea eta balioan jartzea da, iraganarekin loturak sortuz eszena garaikidearen etorkizuna biziberritzeko. Edukiaren eta formaren arabera denboraz kanpokoak diren obra klasikoen errepertorioa hautatzea, aztertzea eta antzeztea.

Ordutegia:

Lan egunak: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Ekainaren 15etik irailaren 15era 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

Asteburu eta jai egunetan: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

*Astelehenetan itxita

topic.eus

Laburrean

Non