CIMASUB (Hondarribia): erakusketa

Hondarribia 2024(e)ko martxoaren 25(e)tik 2024(e)ko apirilaren 8(e)ra
  • CIMASUB (Hondarribia): erakusketa

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea da. Horretarako, urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa.

Gaur egun, 47 edizioren ondoren, erakunde eta entitate babesle eta laguntzaileen laguntzari esker, CIMASUB planeta osoko itsaspeko zinemaldirik luzeena bihurtu da, eta mundu mailan erreferente. Hori dela eta, aukera paregabea da urpeko irudiaren profesional onenen argazkiez, film laburrez eta dokumentalez gozatzeko, bai kalitateari eta edertasunari dagokienez, bai sentsibilizazioari eta itsasoko ingurumen-hezkuntzari dagokienez.

Apirilaren 11n, 12an eta 13an 19:00etan proiektatuko da doan, 23 laburmetrai eta 3 dokumental ikusteko aukera izango dugu. Hauetan, planetaren itsaspeko paradisu ezberdinekin gozatzeko parada izatearekin batera, gure itsasoek sufritzen duten narriadura azaleratuko dute.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko martxoaren 25(e)tik 2024(e)ko apirilaren 8(e)ra
  • Lekua Arma Plaza
    Arma Plaza, 9
    Hondarribia
  • Web Arma Plaza

Non