Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2024

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 29(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2024

Udaberria eta aste santua iristearekin batera, Antzerki Arineko Jardunaldiak Pabellon 6era iristen dira, hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa. Publikoak eta antzezleek hain gustoko duten jardunaldiok, urteroko hitzordu garrantzitsu gisa finkatu dira. Eta jardunaldietan estreinatutako pieza asko gerora hainbat herritan, jaialditan, lehiaketatan eta antzerki laburreko jardunaldietan izaten dira ikusgai. Hamaikagarren edizio hau martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean egingo da.

Lehenengo lau asteburuetan (martxoaren 29tik apirilaren 21era) 16 estreinaldi antzeztuko dira. Astebururo 4 pieza ikusi ahal izango dira (3 gaztelaniaz eta 1 euskaraz). Denetarik egongo da: dramak, gogoetarako uneak, barreak, zuzeneko musika... baina batez ere antzerkia, antzerkia barra-barra.

Aurtengo parte-hartzaileen datuak aztertuta, konturatu gara nabarmentzekoa dela emakumeen presentzia esparru guztietan. Jardunaldietan parte hartuko duten 38 pertsonetatik 23 emakumezkoak izango dira eta 15 gizonezkoak. Zuzendari postuetan, 11 emakume eta 8 gizon. Azkenik, egileei dagokienez, gaia berdinduta dago 9 gizon eta 9 emakume (zuzendaritza edo sorkuntza batzuk lan taldean eginikoak dira, horregatik 16 baino gehiago dira).

Ondoren, bosgarren asteburuan, apirilaren 26an eta 27an, ostiral eta larunbatean, 3 pieza gonbidatu antzeztuko dira. Azkenik, apirilaren 28an, igande goizez, sari-banaketa egingo da, jardunaldiei amaiera emateko: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Euskarazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), “Café Bar Bilbao” – Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Jardunaldiak Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao/Tartean Teatroaren eta Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren laguntzarekin.

Antzezlanak Pabellón 6en antzeztuko dira, eta emanaldiak ostiral eta larunbat arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta igandeetan (saio bikoitza), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera) izango dira.

Sarrerei dagokienez, bi bonu mota egongo dira. 2 piezako BONU ITXIAK jarriko ditugu salgai, 10 eurotan. Eta BONU ITXIAK eguneko pieza guztiak ikusteko 17 eurotan.  Pieza guztiak ikusteko BONUAK  www.pabellon6.org webgunean eta txarteldegian erreserbatu ahal izango dira eta 2 piezako BONUAK emanaldiaren egunean bertan soilik leihatilan.

ANTZEZLANAK:

A TI NO, BONITA
BURUAZ NORBERE EGIN (Premio Especial/Ayuda a la Producción “Café Bar Bilbao-Tartean teatroa”)
CÁLLESE SEÑOR
CENTRO DE REINSERCIÓN MILENIAL
CORSARIOS
(DES) EMPAREJADOS
DIARIO DE DESDICHAS
ETXEZ-ETXE
FIFTY-FIFTY
HEZETAZUN ERLATIBOA %63
HIRURAK TELEFONOARI BEGIRA
HOTEL DULCES SUEÑOS
INSTRUCCIONES PARA PELAR UNA NARANJA
LA GATA ATADA
LEBASI
SILBIDOS DE YENIN

pabellon6.org

Laburrean

Non