WILLIAM SHAKESPEAREREN LA COMEDIA DE LOS ERRORES.
Zer da egia? Zein da «egia» deitzea adostu genuen horren guztiaren jatorria? Non oinarritzen dira erantzun zuzenak?
Ikusle maiteak. Ez al da, bada, hutsegitea galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzentasuna, hutsegiterik ez balego? Existituko al lirateke halakotzat? Egia eta zuzentasuna existitzen dira gezurra eta hutsegitea ere badirelako, ez bailukete zentzurik aurkakoaren posibilitaterik ez balego. Izan ere, egia eta zuzentasuna hain dira lauak, hain dira aspergarriak... ez zaizue iruditzen?
Heriotza-sententzia bat da La comedia de los errores obraren hasiera, baina azkenean dena festa bihurtzen da, hutsegitez. Hutsegitez, bikotekidea aldatzen dugu zuzen geundelakoan, eta hutsegitez, kartzelara eraman gaituzte zintzoak garelakoan. Hutsegiteetatik ikasten dugu, baina akatsa da hori pentsatzea, ez erratzeko asmoa badugu. Lagunduko ahal digute Esquilok, Shakespearek eta Mikis Theodorakisek bidaia honetan! Eta zuek, ikusle maiteok, gozatuko ahal duzue festaz!
Taldea
Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta Mixtolobo-ren koprodukzioa.