Aurtengo udan, uztailaren eta abuztuaren bigarren hamabostaldian, lantegi irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailer horietan, Ibon Aranberriren, Patricia Dauderren, Esther Ferrerren eta gure bildumako beste artista batzuen lanak ikusiko ditugu, haien lan-prozesuak ezagutzeko.
Aztarnak harrapatuz
Uztailaren 23, 24, 25, 26, 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an
Era guztietako aztarnak jasoko ditugu, museoko lorategiko hostoak eta landareak esaterako, eta estanpazioak egingo ditugu haiekin. Objektuek (haiei pintura aplikatzean, adibidez) uzten dituzten arrastoekin esperimentatuko dugu, eta hiru dimentsioko aztarnak sortuko ditugu, objektu horiek plastilinan edo eskaiolan sartuta.
Gainera, estanpazio-lanak egingo ditugu, hainbat teknika erabiliz, hala nola frottagea, grabatua, inprimaketa…
Oroitzapenaren guneak
Abuztuaren 20, 21, 22,23, 27, 28, 29 eta 30ean
Arreta berezia jarriko dugu bizi izan garen tokietan, nolakoak ziren oroitzeko, eta haien formak, koloreak eta usainak gogora ekartzeko; denboraren joanak haietan izan duen eragina erakusteko eta orain nola ikusten ditugun azaltzeko.
Eta oroitzapen horietatik abiatuta, konposizioak sortuko ditugu.
Ordutegia: 11:30 - 13:30 eta 17:30 - 19:30
4-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan