"Zapaburu", Gheada Estudioren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko apirilaren 5(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • "Zapaburu", Gheada Estudioren erakusketa

Gheada Estudio artistikoa Bilboko Berreginen Museora iritsi da Bizkaiko hiriburuan bakarra den proiektu batekin, Eusko Jaurlaritzaren eta BBK Fundazioaren laguntzarekin. “Zapaburu” du izena eta bere zigilua duen 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako gune multisentsorial bat da. Proiektu horretan Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileek parte hartzen dute eta Museoko ataria eraldatzea du helburu, haurrek artisten proposamenekin elkarreragiteko aukera izango duten leku bat sortuz: bertan sartu, ukitu, etzan eta igo ahalko dira.

Esperientziarako instalazio artistiko horren helburu nagusia haurren eta artelanen arteko interakzioa sortzea da, ohikoa ez den modu batean. Oraingoan, ez da soilik artelana erakutsiko, baizik eta haurrak, bakarrik edo beren zaintzaileekin, artelanarekin esperimentatu, artelana ukitu edo artelanaren parte izan daitezke.

Horrela, “Zapaburu” familientzako kalitatezkoak diren kultura- eta aisialdi-alternatibak proposatzeko aukera gisa sortzen da. Haurrak artearen gozamenean inplikatzea funtsezko elementua da etorkizuneko arte- eta kultura-kontsumitzaileak sortzeko.

Haurtxoek esplorazioa bultzatzen duen ingurune bat izango dute eskuragarri. Hainbat animalia erabili ahalko dituzte beraien barruan sartzeko edo beraiekin korri egin edo herrestan ibiltzeko. Animalia horien artean, sugearengana hurreratu ahalko dira, bere gainetik lau oinean ibili daitezkeen eskultura biguna baita. Beste eskultura batzuek esertzera, etzatera edo begiratzera gonbidatzen dituzte, hala nola animaliez egindako mugikor zinetiko bat, edo haurrak etzan ahalko diren hainbat ehunezko pieza.

Helduenek (3-6 urte) egitura modular bat erabili ahalko dute, beren mugimendu-beharretara hobeto egokitzen dena. Fatxada magnetikoan, Raisa Álavak margotutako imana duten egurrezko piezekin jolastu ahalko dira. Etxola barrura sartzen direnean artistaren ilustrazioak eta joko optikoak aurkituko dituzte. Tunel puzgarri batetik irristatu ahalko dira argi-jokoz beteriko oihal-etxola bateraino. Bertan beraiek izango dira artistak.

ZAPABURU PROIEKTU MULTISENTSORIALAREN HELBURUAK:

Honako hauek dira proiektuaren helburuak:

  • Haurtzaroko interes artistikoak lantzea.
  • Haurren sormena bultzatzea.
  • Publiko berrien interesa eta ohitura sustatzea kontsumo artistikoan.
  • Tokiko sorkuntza artistikoa indartzea.

SORKUNTZA PROZESUA

Gheada Estudio artistikoa Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileengana jo zuen lankidetza proiektu bat proposatzeko asmoz. Artistek beren diseinuak aurkezten joan dira. Lan horiek eboluzionatuz joan dira gaur egungo instalazioak izatera heldu diren arte.

Diseinu-prozesuaren hasierako zatian sormenerako bi saio egin dira Bilboko eskolekin: Mujika Eskola eta Bilboko Kontxa Eskola. Saio horietan haurrek hainbat dinamika egin zituzten. Dinamika horietan eredu ezberdinak probatu zituzten, gaur egungo instalazioen parte direnak eta haurrentzako museo honetan ikusi ahalko direnak.

Bertako artisauek hartu dute parte artelanen ekoizpenean.

 

ZAPABURUREN ORDUTEGIAK *saio bakoitzaren iraupena: 45 min.

Raisa Álava (3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat)

Apirilaren 5etik 7ra

  • Ostirala, apirilaren 5a

16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45

  • Larunbata, apirilaren 6a

10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45

16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45

  • Igandea, apirilaren 7a

10:30-11:45; 11:15-12:00; 12:00-12:45; 12:45-13:30

 

Ruth Juan (0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat)

Apirilaren 12tik 14ra bitartean

  • Ostirala, apirilaren 12a

16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45

  • Larunbata, apirilaren 13a

10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45

16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45

  • Igandea, apirilaren 14a

10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45


Laburrean

Non