"A pie de foso"

Erandio 2024(e)ko apirilaren 8(e)tik 2024(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • "A pie de foso"

Seguru gutako askok gorde dugula inoiz kontzertu berezi baterako sarrera, ezta? “A pie de foso erakusketak ” 40 urteko musikaren historian barna eramango gaitu, sarrera, kartel eta argazkien bidez. Apirilaren 8tik 11ra bitartean izango da ikusgai, Merkatu Zaharreko hallean. Bertan ikusiko dituzu, esaterako, hasierako AC/DC taldeak Malcolm zendu aurretik San Mamesen emandako azken kontzerturako sarrera, edota Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenean bertan egindako jaialdirako sarrera, zeinetan Euskal Herriko talde askok parte hartu zuten. 

erandio.eus

Laburrean

Non