"Lika", Deva Pereda Areizagaren instalazioa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko apirilaren 9(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • "Lika", Deva Pereda Areizagaren instalazioa

Lika
Deva Pereda Areizaga. 2023. Euskal Herria.

Ikus-entzunezko instalazio hau Bidasoa ibaira eta mugara hurbiltzen da; ibai honek zeharkatzen duen lurraldearen gainean ezarritako muga, Frantziako eta Espainiako estatuen artean. Lika bertakoek erabiltzen duten hitza da uholdeen ondoren bere ertzetan geratzen den lokatza izendatzeko. Hala, lerro imajinario honek marrazten dituen mugetako bat Faisaien Uhartea da, etenkako jurisdikzioaren pean bi estatuek partekatua. 

Ikus-entzunezkoen errepresentazio moduei buruzko ikerketa honetan, instalazioak aztertu egiten ditu lotura posibleak hizkuntza legalean mugako geografia definitzen duten fikziozko politiken eta toki hori itxuratzen duen paisaiaren memoriaren artean. 

Hiru ekitalditatik abiatuta, ibilbide bat ezartzen da testu horietan bildutako historiaren aldiak zeharkatzeko: muga zehazteko oinarriak ezartzen dituzten lege zaharrenak; mehatxuaren kontzeptuari eta ingurua beti kontrolpean edukitzeko justifikazioari buruzko testuak; baita pasarte batzuk ere, non justifikatzen den poliziak, botere judizialak eta gobernu frantsesak toki hori etengabe zainpean jartzeko beharra, giza izaeraren eta paisaiaren beraren baldintzen gaineko ikuskera esentzialistetan oinarrituta. 

Ibaiaren eta inguruaren hainbat lekuri buruzko testu legalen proiekzioak eta haiekin batera ibai uren islak jasotzen dituen filmazioak bi modu desberdin ezartzen dituzte testualaren eta bisualaren arteko erlazioa planteatzeko, edo ibilgu beraren bidebanatzea planteatzeko. Kameraren hurbiltasunak lekua soiltasunez habitatzea du helburu, zaintzarena ez den leku batetik abiatuta, gorputzetik erregistro bat ezarriz.

*Irla mortu bat programako instalazio artistikoen aurkezpena, eta Deva Pereda (Lika) eta Ana Júlia Silvino (ODOYÁ EZ DAGO!) artistekin solasaldia.

Topagunea: Tabakalerako Plaza (igogailuen parean).

Eguna: apirilaren 10a.

Ordua: 17:30.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko apirilaren 9(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Tabakalera

Non