Carmen Artaza eta Rubén Fdez. Aguirre: "Halffter anaiak, erbestearen eta mozalaren artean"

Bilbao 2024(e)ko Apirilak 10
  • Carmen Artaza eta Rubén Fdez. Aguirre: "Halffter anaiak, erbestearen eta mozalaren artean"

Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

XX. mendearen hasieran, iraultza kulturala iritsi zen Espainiara. Eta aldaketa horien ordezkari eta gertaleku izan zen Madrilgo Ikasleen Egoitza. Bertan, unibertsitarioak bizi ziren, eta diziplina-trukea sustatzea zuen helburu zentro hark, ikasketetako espezializazioak ezarritako mugen mehatxuaren aurrean.

Horrela, pentsio hotz eta bakartietatik atera ziren ikasleak, eta Albert Einstein, Manuel de Falla edo Stravinskyren bisitak jasotzen hasi ziren. Eraikinean bizi ez ziren gazteak ere erakartzen zituzten bisita horiek, hala nola Rafael Alberti edo Halffter anaiak, eta aktiboki parte hartzen zuten bertako proposamenetan. Hantxe sortu zen Zortzien Taldea edo Madrilgo Taldea, eta Ernesto Halffter eta Rodolfo Halffter konpositoreak haren parte izan ziren. Taldeak haize freskoa ekarri nahi zuen, eta musikaren kontserbadurismoari aurre egin; baina, dena bertan behera geratu zen, Gerra Zibilaren ondorioz. Rodolfo Mexikora erbesteratu zen eta ez zen inoiz itzuli. Ernesto Portugalera joan zen, eta, gerraren ondoren, itzulera «negoziatu» ahal izan zuen bere ondasunen bitartez. Errezitaldi honek bi konpositore bikain haien figurara eta obrara hurbilduko gaitu.

Mezzosopranoa: Carmen Artaza.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.


Laburrean

Non