Balmaexpress 2024

Balmaseda 2024(e)ko apirilaren 12(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
  • Balmaexpress 2024

Zinema Balmasedako kaleetako protagonista bilakatuko da Balmaexpress Jaialdia dela eta, izan ere, hau Hiribildura helduko da apirilaren 12, 13 eta 14an “Aste... zinegarria!” izenburupean. Ekitaldia herriko Udalak antolatu du, BalmaDenda, Enkartur, EPE-APV Euskal Ekoizleen Elkartea, La Caixa Fundazioa eta El Correo-ren laguntzarekin, eta zinemarekin lotutako jarduera ugari ekarriko ditu, publiko ororentzat.

Jaialdiaren aurkezpena ostiralean, 18:00etan, egingo da Kultur Etxean eta, jarraian, 18:15ak eta 21:00ak bitartean, txikienek ‘Star Wars’ jardueretaz gozatu ahal izango dute; ‘jedi’ akademia, photocall-a, tiro-barraka... Gauean, 21:15ean, Klaret Antzokiko zinema-aretoak ‘Los Cazafantasmas’ filmaren emanaldia jasoko du, sarrera doakoa izanda edukiera bete arte.

Larunbata asteburuko jardunaldi potenteena izango da, egun osoan zehar zinema-giroa izanda kaleetan, film desberdinetako pertsonaiekin. 11:00tan, ‘Kung Fu Panda 4’ filma izango da Klaret Antzokian, doako sarrerarekin edukiera bete arte. Beranduango, 13:00etan, Jose Antonio Rojo espezialistak ‘Zineman espezialista izateko trikimailuak’ tailerra emango du Klaret Antzokian eta, 16:30ean, ‘Los Cazafantasmas’ filmaren bigarren emanaldia izango da, doako sarrerarekin edukiera bete arte. Era berean, Kit Auto Fantastikoa 17:00etatik aurrera San Juan plazan izango da, 80. hamarkadako auto nabarmenenarekin argazkia atera nahi dutenentzako eta, 18:30ean toki berean, txokolatea eta txurroak banatuko dira. 19:30ean San Severino plazak espezialisten ikuskizun bat jasoko du Jose Antonio Rojoren “bonzo erreketa” barne eta, 21:00etan, Klaret Antzokiko zinema-aretoak ‘Kung Fu Panda 4’ filmaren bigarren emanaldia jasoko du, doako sarrerarekin edukiera bete arte. Jardunaldia ixteko, Los Bilbotxeros taldeak kontzertu bat emango du San Juan plazan 21:30ean.

Igandean, 12:00etan, zinemazaleek Goya sarien garaikurrarekin argazki bat egin ahal izango dute eta, 13:00etan, 501 Legioak ‘Star Wars’ desfile bat egingo dute Hiribilduko kaleetan. II. Express Balmaexpress Film Laburren Jaialdiaren galak itxiko du asteburua 17:00etatik aurrera.


Laburrean

Non