Ibilbidetxoa eginda iritsiko da Txori kantazale Arriagara. 2020an Eusko Ikaskuntza saria jaso ondoren, diskoliburuak argia ikusi zuen 2022an. Ordutik, garatuz joan da Txori kantazale, emanaldiz emanaldi, zuzenekoetara egokituz.
Txori kantazalek parentesi bat proposatzen digu, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran murgildu eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Kontakizunaren bidetik aurkituko ditugu Leteren abestien berrinterpretazioak, haren gustuko melodiak, poema ezagunak eta abesti ezezagunak.
Pianoa: Joana Otxoa de Alaiza.
Errezitatzailea: Alex Gurrutxaga.
Akordeoia: Joxan Goikoetxea.