Gasteizko Ganbera Zikloa 2024

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko apirilaren 14(e)tik 2024(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Gasteizko Ganbera Zikloa 2024

Ganbera Zikloa udaberri honetan itzuliko da Vitoria-Gasteizera, abonamenduko 7 kontzertuko proposamenarekin. Guztiak ‘Jesus Guridi’ Musika Kontserbatorioko areto nagusian izango dira, igandetan, 12:00etan, apiriletik urrira bitarte, eta Carlos Seco izango da zuzendari artistikoa.

Zehazki, hauek dira hitzorduak:

  • Apirilak 14: Magna Boskotea
  • Maiatzak 19: A. Bruckner, 7. Sinfonia, Diego Martin Etxebarriak zuzendutakoa – Camerata Gasteiz
  • Maiatzak 26: Euskadiko musikari gazteak lehiaketan saridunen kontzertua
  • Ekainak 9: G. Fauré. Requiema – Samaniego abesbatza – Aitor Olea, organo
  • Irailak 8: Olatz Ruiz de Gordejuela, biolin – Andoni Mercero, biola – Salvador Bolón, biolontxelo
  • Urriak 13: Ander Perrino, kontrabaxua – Jarkko Riihimäki, pianoa
  • Urriak 27: Goldberg Project

Proiektu honen helburua da Gasteizko musika-programazioa aberastea eta tokiko musikei ikusgarritasuna ematea, proiektu berriak garatzen lagunduta. Gainera, ziklo honek beti oso kontuan izan du belaunaldien arteko erreleboa. Horretarako, bakarlari gazteen emanaldiak programatu izan ditu, eta eskarmentu handiko musikariekin batera taldetan parte-hartzea bultzatu. XIII. edizio honetan, beste urrats bat eman nahi dute ‘Guridi Gazteak’ programarekin. Horren bidez, musikako ikasleak aurkeztuko dituzte. Kontzertu bakoitzaren hasieran arituko dira, preludio gisa, karteleko artisten aurkezpena eginez.

Sarrerak eta abonuak

Abonamenduak www.entradium.com webgunean eskuratu ahal izango dira 35 euroren truke, eta eres.lagunak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez ere erreserbatzeko aukera egongo da. Sarrerek, bestalde, 7 euro balioko dute eta webgune horretan bertan eta kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenago arte egongo dira eskuragarri, Areto Nagusiko sarreran. 30 urtetik beherako ikasleek eta langabetuek doan sartzeko aukera izango dute.


Laburrean

Non