Errenteriako Udalak XXXVIII. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.
Iaz bezala, aurten ere bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2024ko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da eta eskola materiala erosteko 150 euroko bonoa jasoko du. Kategoria honetan DBH2. maila arteko haurrek hartu ahal izango dute parte.
Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek, JPG formatuan.
Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada eta maiatzaren 8an amaituko da. Epaia maiatzaren 29an jakinaraziko dute jendaurrean.
Herri saria
Herritarrek ere izango dute euren kartel gustukoenari bozka emateko aukera. Horretarako, aurretiko hautaketako lanak, gehienez ere 50 kategoria orokorrean eta 15 haurren kategorian, Xenpelar Etxean erakutsiko dira maiatzaren 20tik ekainaren 1era. Bertaratzen denak botoa emateko aukera izango du maiatzaren 28a arte. Egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.