CASTELLERS DE VILAFRANCA

Aretxabaleta 2024(e)ko Apirilak 19
  • CASTELLERS DE VILAFRANCA

Bartzelonako Vilafranca del Penedes herrikoak, 1948. urtetik giza gazteluak edo castells dorreak egiten dituen kultur taldea gara. Gure baitan adin, ideologia eta izaera askotako 600dik gora bazkide eta erabiltzaile biltzen ditugu. Vilafrancako herriko plazan izaten da, urtero, abuztuaren 30ean, Sant Felix diada, urteko giza gazteluen festa nagusienetakoa. Bestalde, 2000. urtetik hona Castellers de Vilafranca taldeak eskuratu ditu Tarragonako lehiaketa entzutetsuenean garaipen gehien. Azken urtetan 10 pisuko gaztelu gehien egin dituen taldea ere bagara.

Gustuko dugu taldearekin bidaiatzea, elkar gehiago ezagutu eta taldea egiteko baliatzen dugu. Aurten Euskal Herrian egingo dugu asteburu bat, apirilaren 19tik 21era hain justu. Lehen ere izanak gara Euskal Herrian, 2016 eta 2021 urteetan Alegian, Errenterian, Orion, Donostian, Ereñotzun eta Hondarribian ekitaldiak burutu ditugu. Lehen edizioan 9 pisuko dorrea egin genuen Orion, Herrialde Katalanetatik kanpora egiten den seigarren plaça de nou da Oriokoa Hangzhou eta Xangai txinatarren, Thane indiarraren, Milan italiarraren eta Andorra la Vellaren ondotik.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Apirilak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non