"Itzalaren goraipamena", José Mari Razkin-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko apirilaren 19(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • "Itzalaren goraipamena", José Mari Razkin-en erakusketa

José Mari Razkin artista amateurraren argazki-proiektua, bere hitzetan:

Japoiko tradizio estetikoan, edertasunaren kakoa itzalaren igarkizuna harrapatzean datza. Mendebaldean, alderantziz, argia, txuria eta dizdiratasuna dira edertasunaren itxura garrantzitsuenak.

Edertasuna ez da berezko gai bat. Sustantzi desberdinek sortarazten dituen itzalaren modulazio joko sutil bat baizik. Hori dela eta edertasuna lortu daiteke kandela baten gar dardartiaren bidez, material desberdinen opazitate graduazioaren bidez ala espazio huts baten isiltasun eta ilunantz batetikan.

Hori dena buruan edukita, espero dut hemen aurkezten ditudan nere argazkiak horren adibidea izatea. Argazki batzuk, kandela baten argitasun bakarrekin eginak dira. Baina denetan, itzalaren graduazioak sortzen dituen kontraste finak azaleratzen ahalegindu naiz.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko apirilaren 19(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Lekua Lugaritz Kultur Etxea
    DK. Heriz Pasealekua, 20
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Lugaritz Kultur Etxea

Non