Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa.
Beste ikuspegi batetik, “Fugas” lanak (La Espiral Contemporánea Jaialdiaren 2018ko Dantza Koreografia Onena) harreman-modu berriak formulatzen ditu, mendekotasun-mota desberdinak artikulatzen ditu, eta hainbat egoera hedatzen ditu “talde” kontzeptu berari buruz.¿Chopin eta Bachen musika sormen-kliskagailua da, denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen diren.
Eszenaratze hau AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketaren parte da. Azkuna Zentroak 2023-2024ko programazioa ireki du harekin, baita eszenAZ Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren Arte Eszenikoen Denboraldiaren edizio berriarekin ere.
Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
Jantziak: Java Vintage
Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa
«Zuek erlojua duzue; guk, denbora».
Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
Konpainia
ERTZA 2004an jaio zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Koreografiarako gune berri bat sortu nahi zuen, loturarik eta konbentzionalismorik gabea, proiektuak garatu ahal izateko beste eremu batzuetako artistekin lankidetzan, edo dantza-estilo desberdinen arteko fusio-lengoaia berriak bilatzeko. Konpainiak, bere lanetan, gizakion eta gizartearen kontraesanei buruzko galderak irudikatzen ditu, eta ikus-entzuleak gonbidatzen ditu, modu ludiko eta estetiko batean, gori dauden gaiei buruz hausnartzera eta ikusten ari direnaren aurrean jarrera aktiboa hartzera. Martxan hasi zirenetik, Txinan, Filipinetan, Brasilen, Perun, Costa Rican, El Salvadorren, Mexikon, Israelen, Errusian, Lituanian, Luxenburgon, Suitzan, Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian, Polonian, Mozambiken, Portugalen eta Espainian aurkeztu dituzte beren lanak.