"Almazenean"

Igorre 2024(e)ko Apirilak 20
  • "Almazenean"

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. 

David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.

.igorre.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Lasarte Aretoa
    Elexalde, 8
    Igorre
  • Zenbatekoa6 / 8 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lasarte Aretoa

Non