Bakeafest

Gernika-Lumo 2024(e)ko Apirilak 20
  • Bakeafest

BAKEAFEST kontzertua Andra Mari Korala, Segundo Olaeta Musika Eskola  eta Zigoitiako Mairu Abesbatzak emango dute.

Gernika giza gaiztakeriaren ondorioz historian sartu zenetik 87 urte pasa dira jada. Baina mina nagusi egiten dabil eta zahartzen dijoa: zoritxarrez, urterik urtera gertaera horien lekukoak diren pertsonak gure artetik joaten ari dira, orain belaunaldi berrien lana da ondorengo mezu hau zabaltzea: Gernika gehiagorik ez! Musikari bezala ez gara gai biolentzia mota guztiekin amaitzeko, baina askotan musika guden aurkako arma bat izan da eta horrela erabiliko dugu. Sinbolikoa iruditzen zaigu gatazkak sahiesteko eta hurrengo belaunaldiak bakearen kulturan hezitzeko mezua Gernikatik ematea, bakearen eta demokraziaren hiria. Bakoitzaren jaioterria, erlijioa … alde batera utzita, bakean bizi nahi duen mundu bat sortzea gure esku dago.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Lizeo Antzokia
    8 de Enero, 4
    Gernika-Lumo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Lizeo Antzokia

Non