"LA IMPORTANCIA DE LLAMARSE ERNESTO"

Barakaldo 2024(e)ko Apirilak 20
  • "LA IMPORTANCIA DE LLAMARSE ERNESTO"

1895ean idatzia, viktoriar garaiko Londresen girotutako antzerki klasiko honek itxurak eta bizitza bikoitzak ugariak diren gizarte baten arauen hipokresiaz mintzo zaigu. digu. Wildek makina bat lurralde sortuko ditu, eta bertan ibiliko dira paseoan bere pertsonaiak: maitasuna, desira, jatorria, konpromisoa, nortasuna, eta, batik bat, askatasuna, presente dagoena emanaldi osoan. Nola irits gaitezke osotasunez gu geu izatera? Non daude gutako bakoitzaren mugak?

Gizartearen hipokresiari buruz inoiz egin den erretratu garratz eta dibertigarrienetako bat. Komedia hau estreinatu eta hiru hilabetera, Oscar Wilderen ibilbide ospetsuak porrot egin zuen bat-batean bi urteko espetxe-zigorra ezarri baitzioten, bere bizitza pribatuaren lotsagabekeria egotzita. Idazleak, hain kolpe gogorretik berregingo ez zenak, sarritan salatu zuen bere herritarren intimitatearen gaineko gizarte gero eta kontrolatzaileago eta kontserbadorearen hipokresia. Hura, modu premonitorioan ageri da bi gazte britainiarren maitasun-istiluei eta haien bizitza sekretu bikoitzei buruzkoa maisulan honetan, XX. mendeko abangoardia nagusietako batzuk aurreratzen dituena.

  • Egilea: Oscar Wilde.
  • Zuzendaritza: David Selvas.
  • Antzezleak: Pablo Rivero, Silvia Marsó, Ferran Vilajosana, Paula Jornet, Gemma Brió, Albert Triola, Júlia Molins. 
  • Eszenografia: Jose Novoa.
  • Jantzitegia: María Armengol.
  • Argiztapena: Mingo Albir. 
  • Soinu-espazioa: Lucas Ariel Vallejos 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLA BRUTAL + TNC +BITÒ PROD
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa22 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non