Passepartouri, Phileas Fogg-ekin "Munduari itzulia 80 egunetan" eman zueneko istorioa etorri zaio gogora, eta gure ikuslegoari kontatzeko beharra sartu zaio. Baina, nola kontatu? Zergatik ez zakar poltsak erabilita? Edo erratzak, zoru-garbigailua, trapu, zakarrontzi edo eskura duen edozer gauza? Ez galdu aukera. Igo Passepartouren garbiketa orgara. Bidaia hastear dago eta.
Adina: +3 urte
Oharra:
Gonbidapenak apirilaren 15etik aurrera banatuko dira Okendo Kultur Etxean (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).