Puño Dragón Rafa Tarsicio (Tigra) eta Jano Díaz (Drugos) asturiar konpositore gazteen batasunetik sortu zen. Ondoren, Germán Mingote (Mingote) lehenengo, eta Manu Huertas (The Parrots) eta Erik Iglesias (Destino 48) ondoren batu zitzaizkien.
Izen bereko lehen diskoa 2023ko martxoan kaleratu zuen. Genero mordoxka baten artean, bere konposizioetan bi ahotseko rock alternatiboa gailentzen da, indarrez, ironiaz eta bihotzez.