"Nuye"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 21
  • "Nuye"

Nuye sei akrobatarentzako zirku- eta koreografia-proposamena da, bikote-harremanen dinamikei eta elkarren osagarri izatearen metaforari buruzko ikerketatik sortua. Oreka akrobatikoak, bankinak eta jolas ikarioak izango ditugu, bizitza hartzen duen eta aurpegi asko dituen horma modular batek okupatutako agertoki batean. Eguneroko egoerak eta pertsona baten eta ingurukoen arteko pendulua dira zirku-proposamen honen ardatz nagusiak, eta era guztietako xehetasunak ezkutatzen dituen koreografia bat.

2009. urtean sortu zen konpainia. Izenak "bai" esan nahi du sardinieraz, eta élans imprévus accordés frantsesezko hitzen akronikoa ere bada ("ustekabeko abaila adostuak"). 2022ko aretoko zirkuko ikuskizun onena izan da diziplina horretako Kataluniako sarietan (Zirkólika).

Haurrak. Adina: 8 urtetik gora. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara

Fitxa teknikoa

Artistak: Liam Carmody, Francesco Germini, Laia Gómez Iglesias, Pauline Tallon, Maiol Pruna Soler, Ona Vives Pérez

Konpainia: Compañía de Circo "eia"

Zuzendaritza artistikoa: Armando Rabanera Muro, Fabrizio Giannini

Zuzendaritza eta dramaturgia: Roberto Magro, Armando Rabanera Muro, Fabrizio Giannini

Koreografia: Michelle Man

Zuzendaritza musikala: Cristiano eta Davide Della Monica

Argiztapena: Thomas Bourreau

Soinu-espazioaMicaela Iglesias

Eszenografia: Compañía de Circo “eia” – Armando Rabanera Muro, Oscar de Paz, Benet Jofre

Jantziak: MOMU Espacio téxtil


Laburrean

Non