Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu?
Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat.
Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore, dena ematen, helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?
Aktoreak/Sortzaileak: Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola