2024ko Crossover jaialdiaren barruan.
Red Flags, ATRESplayer PREMIUMen jatorrizko telesaila, lau gazteren bizitza sexual eta emozionaletan oinarritutako nerabeen drama bat da. Gazteen bizipenen bidez, Z belaunaldiaren sexualitatearen erretratu bat planteatzen da oso modu zuzenean.
Sexua tramaren funtsezko zati den filmaketa baten zailtasunaz hitz egiteko, gurekin izango ditugu Lucía Delgado eta Tábata Cerezo, telesaileko intimitate-koordinatzaileak, eta Diego Rey, protagonistetako bat.
Moderatzailea Nahia Sillero izango da.