Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean: "El cuerpo como campo de batalla"

Bilbao 2024(e)ko Apirilak 23
  • Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean: "El cuerpo como campo de batalla"

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzordu berri bat izango da apirilaren 23an, asteartea, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Topaketa 19:00etan hasiko da, eta Marta Sanz eta Rosario Villajos idazleek parte hartuko dute, Rosa de Diegok, EHU/UPVko katedradunak eta literatura frantsesean aditua denak, moderatuta.

Oraingo honetan, “Gorputza bataila-eremu gisa” gaia izango dute hizpide, eta, besteak beste, honako hauen inguruko hausnarketa egingo dute: gorputzak sentsualitatean eta edertasunaren pertzepzioan duen egitekoa, indarkeria fisikoa, sexu- eta gizarte-identitatea, denboraren joana eta gorputzaren irudikapena eta sentsazio fisikoak literaturan.

Parte hartuko duen idazleetako bat Marta Sanz da, Filologian doktorea. Irakaslea izateaz gain, literatur kritika eta idazle-lanbidea jorratu ditu. 1995ean ‘El frío” argitaratu zuenetik, narratiba, poesia eta saiakera uztartu ditu. Halaber, hainbat sari eskuratu ditu; hala nola, Herralde eleberri saria, Narratibaren Begi Kritikoa edo kontakizunen Vargas Llosa XI. Saria. Nadal Sariko finalista ere izan da.

Harekin batera arituko da Rosario Villajos idazle kordobarra, Arte Ederretan trebatua. Argitaratutako lehen lana Face eleberri grafikoa izan zen, eta geroago, Ramona, La muela eta La Educación Física eleberriak etorri ziren, 2023an argitaratua.

Topaketa horrez gain, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko egutegi kulturalean egun nabarmena izanik, eta ohikoa den moduan, Azoka egingo da Berastegi kalean etxolak jarrita, argitaletxeen nobedadeak erakusteko %10eko deskontuarekin.

Azoka Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu du, eta Bilboko Udalak aktiboki parte hartuko du, saldutako liburu bakoitzeko oparitzen diren loreak eman eta etxola bat jarriko baitu udal-argitalpenak erakutsi eta saltzeko. 

  • Sarrera doakoa da aretoa bete arte.
  • Aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da YouTubeko kanal honetan: Bidebarrieta Kulturgunea.

Laburrean

Non