Programa abian jartzeko, bere lehen bi film luze izango ditugu, biak nazioarteko aktorekin eginak: Things I Never Told You (1996), ingelesez egin zuen lehen filma, Berlingo Zinemaldian aurkeztua, zinemagintzaren industriaren ateak ireki zizkiona; eta A los que aman (1998), garai bateko filma. Denbora tarte desberdinean girotuta daude biak, baina hari bera dute gidari: maitasunaren sufrimendua. Bere lanaren lehenbiziko gakoetara hurbiltzen gaituzte.
Zinemagilearen dokumentalik konprometituenetako bi izango dira hurrengo saioaren buru. Lehenengoa, Viaje al corazón de la tortura (2003), giza torturaren aurkako alegatu bat da, Balkanetako gerran Sarajevon filmatua; Coixetek zuzentzeaz gain, gidoia idatzi eta biktimei elkarrizketa egin zien. Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015) dokumentalak Txadeko diktadore ohiak kartzelatutako eta torturatutako pertsonen borroka erakusten du. Era berean, La vida secreta de las palabras (2005) lana proiektatuko da, bere filmik nabarmen eta sarituenetako bat, iraganak duen pisuari buruzko gidoi hunkigarria duena.
Zikloaren jarraipen gisa, nork bere mugak gainditzea hizpide duten hiru lan izango ditugu, bizitzaren gorabeheren aurrean aitzinera jarraitzeko beharra nabarmentzen dutenak. Cartas a Nora (2007) film laburra da horietako bat, eta parasitoek eragindako Chagasen gaixotasunaren berri ematen digu, oso gaitz ohikoa Latinoamerikan, batez ere landa-alde eta baliabide urriko eremuetan. La huella de tu voz (2011) da beste lan bat, bularreko minbizia gertaera gogorraren errealitaterik positiboena islatzen duena.
Ildo tematiko beretik doaz zikloaren hirugarren asteko bi film luzeak: Mi vida sin mí (2003), gidoi bizi eta zirraragarrikoa, dolua ehuntzeko, hil aurretik, bere bizitza antolatzen saiatzen den emakume bati buruzkoa. Eta Elegy (2008), unibertsitateko irakasle baten eta bere ikaslearen arteko maitasun-istorio sutsua.
Larrialdi klimatikoa eta giza ekintza dira Isabel Coixeten bi dokumental nabarmenenen ardatza, eta zuzendariari buruzko programa monografiko honen laugarren astean proiektatuko dira. We Are Water fundazioarentzat ekoitzitako Aral, el mar perdido (2010) filmean, Asia Erdialdeko Aral itsasoaren lehortze-prozesuak ekarritako hondamendi pertsonala, ekonomikoa eta ingurumenekoa islatzen da.
Marea Blanca (2012) lanean, berriz, 2003ko Prestige-ren hondamendian Galiziako itsasertza garbitzeko dena alde batera utzi zuten 300.000 lagunetako batzuei ematen die ahotsa. Dokumental horien ondoan, No es tan fría Siberia (2016) filma proiektatuko da, Siberiako zinemaldi batera egindako bisita batetik abiatuta Coixetek filmatu zuen fikzioko metraje ertaineko filma. Nadie quiere la noche (2015) filma ere Groenlandiako hotzean dago girotuta, Juliette Binoche du protagonista eta lau Goya sari irabazi zituen. Muturreko baldintzetan bizirik irauteko istorio bat da, emakumeak, maitasuna eta bakardadea ere hizpide hartuta.
Dokumentalak ardatz zituen etapa baten ondoren, Coixet berriz itzuli zen film luzera, Ayer no acaba nunca (2013) lanarekin, Candela Peña eta Javier Camara protagonistek antzeztu zuten zauriak irekirik berriz elkartzeko prozesuaz ari den istorioa. 2018an, emakume-talde batek salaketa jarri zuen Lleidako Antzerki Gelako bi gizon irakasleren aurka, nerabeak zirenean sexu-abusuak egitea leporatuta. Zinemagilearen arabera, El techo amarillo (2022) abusua jasan duten emakumeak nola estigmatizatzen dituzten ikusteak sortutako minaren emaitza da.
Isabel Coixeten Zinematekako zikloari amaiera emateko, bere azken bi filmak izango ditugu ikusgai. La librería (2018), liburuei egindako omenaldia eta, aldi berean, proposatutako istorioei dagokionez leku bakoitzeko paisaiak eta atmosferak zuzendariarentzat duten garrantziaren erakusgarria.
Eta Nieva en Benidorm (2020) thriller sailkaezina, maitasun berantiarrei, fenomeno meteorologikoei eta Sylvia Plathi buruzkoa, non Benidorm beste pertsonaia bat den, istorioan edozer gerta baitaiteke, besteak beste, hiri horretan elurra egitea.
PROGRAMA
Apirilak 23, asteartea. 17:30 / Apirilak 25, osteguna 19:30
- Things that I never told you (1996)
Iraupena: 93’
Hizkuntza: JBGA
Apirilak 23, asteartea. 19:30 / Apirilak 25, osteguna. 17:30
- A los que aman (1998)
Iraupena: 94’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 7, asteartea. 17:30 / Maiatzak 9, osteguna. 19:30
- Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015)
Iraupena: 30’
Hizkuntza: JBGA
- Viaje al corazón de la tortura (2003)
Iraupena: 72’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 7, asteartea. 19:30 / Maiatzak 9, osteguna. 17:00
- The Secret Life of Words (2005)
Iraupena: 20’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 14, asteartea. 17:00 / Maiatzak 16, osteguna. 19:30
- Cartas a Nora (2007)
Iraupena: 12’
Hizkuntza: JBGA
- My Life Without Me (2003)
Iraupena: 106’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 14, asteartea. 19:30 / Maiatzak 16, osteguna. 17:30
- La huella de tu voz (2011)
Iraupena: 4’
Hizkuntza: JBGA
- Elegy (2008)
Iraupena: 108’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 21, asteartea. 17:30 / Maiatzak 23, osteguna. 19:30
- Aral, el mar perdido (2010)
Iraupena: 25’
Hizkuntza: JBGA
- Marea Blanca (2012)
Iraupena: 30’
Hizkuntza: JBGA
- Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero (2016)
Iraupena: 11’
Hizkuntza: JBGA
- No es tan fría Siberia (2016)
Iraupena: 20’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 21, asteartea 19:30 / Maiatzak 23, osteguna 17:30
- Nadie quiere la noche (2015)
Iraupena: 104’
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin
Maiatzak 28, asteartea. 17:30 / Maiatzak 30, osteguna. 19:30
- Ayer no termina nunca (2013)
Iraupena: 95’
Hizkuntza: JBGA
Maiatzak 28, asteartea. 19:30 / Maiatzak 30, osteguna. 17:30
- El sostre groc (El techo amarillo) (2022)
Iraupena: 95’
Hizkuntza: JBGA
Ekainak 4, asteartea. 17:00 / Ekainak 6, osteguna. 19:30
- Nieva en Benidorm (2020)
Iraupena: 117´
Hizkuntza: JBGA
Ekainak 4, asteartea. 19:30 / Ekainak 6, osteguna. 17:00
- The bookshop (La librería) (2017)
Iraupena: 115’
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin