Ballett theater Pforzheim: "Bewegung en Erinnerung"

Gernika-Lumo 2024(e)ko Apirilak 25
  • Ballett theater Pforzheim: "Bewegung en Erinnerung"

Bonbardaketaren 87. urtemugaren ospakizunaren kariaz, Gernika-Lumoko Udalak Pforzheim herri adiskidetuko balleta (Tanz Theatre Pforzheim) gonbidatu du programa kulturalean parte hartzera, bere sorkuntza-lan batez, datorren apirilaren 25ean.

Obrak bi zati ditu. Alde batetik, Guido Markowitzek zuzendutako bi dueto, atxikimendu-sentimenduei, pertsona maitatuei eta oroimenaren garrantziari buruzkoak; eta, bestetik, “RauschBoléro” pieza: beraren lehenengo zatia Maurice Ravelen 1928ko “Boléro”an oinarritzen da, eta beraren ezaugarri nagusia da etengabeko errepikapen bat duela eta bere tinbrea aldatuz doala, gelditu barik aurrera doan crescendo batez; bigarren zatian, hots, Rita Aozane Bilibio eta Damian Gmürren “Boléro”an, borroka-mugimenduak eta muturreko sentimenduak irudikatzen dira. 

Mar Rodríguez Valverde koreografoaren lanak askotariko esperientzia eta adierazpen kulturalekin zuzenean esperimentatzea ahalbidetzen die dantzariei.

SARRERAK: Webgunean edo Lizoko lehiatilan jaso ahal dira eta erabiltzaile bakoitzak sarrera 2 jaso ahal ditu.

 


Laburrean

Non