Bilboko Udal Musika Banda: "Haziak lau haizeetara"

Bilbao 2024(e)ko Apirilak 26
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Haziak lau haizeetara"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenak" (2023-2024 denboraldia)

Euskalduna Jauregiko denboraldi amaiera arrakastatsuaren ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu-saio desberdinak eskainiko ditu datozen asteetan hiriko hainbat agertokitan.

Honela, bihar ostirala, apirilak 26, Bandak J.C. de Arriaga Musika Kontserbatorioan "Haziak lau haizeetara" lana eskainiko du. Kontzertu horretan, Txaber Fernández zuzendari gazte bilbotarra arituko da gidaritza lanetan. Percy A. Graingerren "Händel in the Strand", Robert Jagerren "Variations on a Theme by Robert Schumann", Martin Ellerbyren "Paris Sketches" eta Franco Cesariniren "Mexican Pictures" bezalako lanak entzun ahal izango dira.

Hitzordua arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Bandak bere musika-birarekin jarraituko du maiatzaren 5ean Arriaga AntzokianJosé R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra buru duela, "Ehun urtetik gorako bilbainismoa Arriaga Antzokian" izeneko ikuskizunarekin. Bilboko betiko musika-lanez eta abestiez gain, musika lirikoa oinarri izango duten obra ezagunak izango dira entzungai kontzertuan. Zabalguneko Abesbatzak, Los Chimberos, Patricia Sésar sopranoak, Alberto Núñez tenorrak eta Koldo Villar baritonoak "Botxoak kontzertu bat merezi du kantu propioekin!" ideiaren inguruan antolatutako ikuskizun honetan parte hartuko dute.


Laburrean

Non