"TXAKOMIC" 2024 - Bakio

Bakio 2024(e)ko apirilaren 27(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • "TXAKOMIC" 2024 - Bakio

Japoniari eta Mexikori eskainitako Txakomic ekimenaren edizio berria itzultzen da. Ekitaldi honek bere bigarren asteburuari ekingo dio. Japoniarekin hasi zen Lei-oako Mendibile Jauregian eta apirilaren 27 eta 28ko asteburuan Mexikon finkatu-ko da Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Txakolinaren Museoan eskainiko diren hainbat jarduerarekin. Txakolingunea foru museoa eta Mendibile Jauregia, berriz ere, Bizkaiko txakolina eta euskal komikia batzen dituen proiektu honen inguruan antolatutako jardueren eszenatokia izango dira gure lurraldeko mahastizaintzaren eta kulturaren arteko uztarketa batean.

Txakomic ekimenaren 4. edizioa Leioako Mendibile Jauregian hasi zen apirilaren 20an, Japonia protagonista zela, eta apirilaren 27an eta 28an jaialdi gastrokulturala  Bakioko Txakolingunea-Txakolinaren Museoan garatuko da. Jaialdiaren bigarren asteburu honetan herrialde protagonista Mexiko izango da.

Mexikoko gastronomiak, komikiak, kulturak eta Bizkaiko txakolinak bat egiten dute jarduera bakarretan.  Alebrije eta tako mexikarrak, musika eta era askotako txakolinak egongo dira.

Txakolinaren Museoak-Txakolinguneak dastatze berezi batekin ospatuko du bere hamargarren urteurrena. Álex Orbe ilustratzaileak bost botila dekoratuko ditu zuzenean, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren elaborazio mota eta etiketetan barrena ibilaldia eginez; lan horretan Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako 5 txakolinen eta ardoen sekretuak erakutsiko dituen "Despierta tus sentidos"eko  Elena Urigüen sommelierraren laguntza izango du. Bitartean haurrek Museoko beirateak euren Mexiko partikular eta berezi bihurtzeko aukera izango dute María Altuna ilustratzailearen eskutik.  Apirilaren 28an, igandea, Txokomexek showcooking oso berezia egingo du takoak egiten aitzindari izatera eraman duen esperientzia erakutsiz; kasu honetan, aldi berean, Janire Orduna ilustratzaileak herrialdea eta sortzen dituen sentsazioak irudikatuko ditu. Dastaketa Jose Mari Agirrek, Bizkaiko Txakolinaren Dastaketa Batzordeko kideak, gidatuko du. Aldi berean umeek animalia fantastikoak, alebrijeak eta piñatak nola egin ikasiko dute Kike Infame ilustratzailearen laguntzarekin.

Jarduera hauetaz gozatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Jarduerei eta tarifei buruzko informazio guztia bizkaikotxakolina.eus/txakomic webgunean eskaintzen da.

Txakomic

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Txakolinaren Museoa-Txakolingunearen, Mendibile Jauregia Elkartearen, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen eta Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzatik sortu zen eta Bakioko Txakolinguneak hartu zuen "Komikia" erakusketan inspiratzen da.  Horrela proiektua 2021ean sortu zen,  Bizkaiko txakolin-tradizioaren eta euskal komikigintzaren arteko lotura-prozesuaren ondorioz  herritarrei uztartze berriak erakusteko, kasu honetan gure lurraldeko ardo bereizgarrienaren eta marrazkiaren artekoak.

Txakomic Mendibile Jauregian, apirilaren 20 eta 21ean

Txakomicen laugarren edizioa Mendibile Jauregian hasi zen eta bertan ardatz nagusia Japonia izan zen. Apirilaren 20an eta 21ean Japoniari dedikatutako showcooking bereziak egin ziren. Apirilaren 20an, Jamonostruckek gyozak egiteko prozesuak erakutsi zituen eta, aldi  berean,  Raquel Alzate ilustratzaileak, Mitologikako marrazkilariak, bere unibertso pertsonalera hurbildu gintuen. Horiek ez ezik, era berean Roberto Sarriugarte sommelierrak emaitza gure lurraldeko hiru txakolinen dastaketarekin harmonizatu zuen bi kultura hain ezberdin hauek elkartzeko asmoz. Bitartean Amaia Ballesterosek komikiaren eta mangaren sekretuak erakutsi zizkien txikienei. Larunbatean bertan, hilaren 20an,  José Luis Ágredak, sari ugari jaso dituen "Robot Dreams" filmaren zuzendari artistikoak, zuzenean koadro bat marraztu zuen Bill Wokers, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako rock, blues eta reggae bertsioetan espezializatutako taldearen kontzertuan. Apirilaren 21ean Alber Garcia ilustratzaileak, "Txikle bat marrubizkoa"  lanarekin 2022ko Etxepare Sariaren irabazleak, haikuen herrialdera eraman gintuzten sentsazio eta atmosferak sortu zituen, Sushi Galleryk Japoniako gastronomiara egindako hurbilketa abangoardista egin zuen bitartean. Uztartzea Silvia Landeiro sommelierrak egin zuen. Bitartean  Lucia Bonillak Kawaii Maskaren tailerra egin  zuen txikienentzat.

bakio.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko apirilaren 27(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • Lekua Txakolingunea
    Basigoko Bide Nagusia, 3
    Bakio
  • Web Txakolingunea

Non