Arkupehotsak 2024: HAIZKAN

Azpeitia 2024(e)ko Apirilak 28
  • Arkupehotsak 2024: HAIZKAN

Arkupehotsaken edizio berriaren hirugarren kontzertua Haizkan talde nafarrarena izango da.

Haizkan 2021-ean Urdiainen, Nafarroan sortutako rock taldea da. Taldea Euken Perez baterijoleak, Haritz Goikoetxea baxujoleak eta Gaizka Lanas gitarjole eta abeslariak osatzen dute. 2022-an kaleratu zuten estreinako lana, "Etsi" izeneko EP-a, 5 abestiz osatua. 2023-an 3 single kaleratu dituzte, "Agian", "Alderik alde" eta "Arrazoi Ta Bihotz", hauek izanik kaleratu dituzten azken lanak. Egun haien lehen lan luzea izango denaren grabaketan murgilduta daude, 2024 urte hasieran berau kaleratzeko helburuarekin.


Laburrean

Non