Musikagileak 2023-2024: Ensemble Ascolta

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Apirilak 28
  • Musikagileak 2023-2024: Ensemble Ascolta

Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkartea, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa.

Ensemble ASCOLTA ensenble alemaniar entzutetsua eta Abel Paúl musikagileak izango dira Musikagileak Zirkuituko azken kontzertuko protagonistak

Asier Puga eta Sara Liton izango dira kontzertua zuzentzeaz arduratuko direnak.

Apirilaren 28an, igandea, Musikagileak Musika Garaikidearen XIV. Zirkuituaren azken kontzertua izango da. Hitzordu eder hau Abel Paúl konpositorearen Cera y Memoria obraren erabateko estreinaldiarekin ospatuko da, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak 2023an Donostiako San Telmo Museoan oinarritutako obra bat sortzeko egin zuen deialdiko proposamen irabazlea, hain zuzen ere.
 
Paul museoan dagoen Argizaiolak bilduman inspiratu da obra berri hau sortzerako garaian. Objektu horiek, Gipuzkoan tradizio berezia dutenak, etxeko sua transmititzeko erabiltzen ziren. Aurrerago, Santu Guztien Eguneko eukaristian paper nabarmena hartu zuten, etxearen, hildakoen eta oroitzapenaren zeremonia katolikoaren arteko loturaren sinbolo gisa. Konpositoreak azaltzen duenez, "oroimenaren eta ahanzturaren metafora erraz identifika daiteke argizaiolaren esentziaren bidez." Horregatik, tronboi, biolontxelo, gitarra, perkusio, anplifikazio-osagaietarako eta elektronikarako eginiko sorkuntzan, Paulek memoriaren bidez denboraren eta belaunaldien arteko loturaren ideia arakatzea eta gorpuztea du helburu.
 
Estrenaldi hau burutzeaz, Ascolta ensenble alemaniar entzutetsua arduratuko da, Musikagileak Elkarteak bere zirkuitura gonbidatu duen taldea, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren elkarlanari esker. Ensemble Ascolta egungo sorkuntzaren esparruan proiekzio handiena duen Europako taldeetako bat da, eta 250 estreinaldi baino gehiago ditu, besteak beste, P.Billone, I.Mundry, C.Czernowin... Gainera, zuzendari gonbidatua Asier Puga izango da, musika garaikidean espezializatutako zuzendaria, ensenble ugarirekin hainbat estreinaldietan parte hartutako musikagilea izanik.
 
Programa osatzeko, Pierluigi Billoneren Ebe und Anders obra interpretatuko da, tronpeta, tronboi, piano, gitarra elektriko, biolontxelo eta bi perkusio jotzailerentzako septetoa. Konpositoreak berak azaltzen duenez "Tronpeta eta tronboia dira hemen bakarlari nagusiak eta elkarrekin instrumentu bakarra osatzen dute. Pieza, era berean, soinu-bidaia erritualizatu gisa garatzen da, bi instrumentuen adierazpen-aukeren bidez (ezagunak eta ezezagunak), zeinetan jazzaren arrasto izoztuak agertzen diren, teknika esperimentalekin batera. " 20 minutuko obra hau Musikeneko ikasle den Sara Litónek zuzenduko du.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Apirilak 28
  • Ordutegia19:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non