Miguel Lago Bilbora itzuliko da bere azken ikuskizunarekin, Lago. Campos Antzokia benetako Comedy Club bihurtuko duen pertsona bakarreko klasikoaren iraultza.
Lago artifiziorik gabeko ikuskizuna da. Komiko bat alfonbra baten gainean, foku baten azpian eta aurrez aurre mikrofono bat duela. Klub komedia, taberna eta errepideko komedia eszenatoki handietara iritsiko da denboraldi oso batean lehen aldiz.
Stand-up klasiko hutsa. Askatasun, egia eta biluztasunez zerbitzatutako komedia benetakoa, formatuaren muina bilatzen duena. Eta, jakina, "One man Show" eko ikono baten sinadura eta esperientziarekin.
Beharrezko lanbide baten aldarrikapena, Richard Prior, Jerry Seindfeld, Eddy Murphy edo Ricky Gervais bezalako talentu paregabeei omenaldia...
Bidaia horretan, Miguelek 20 urte baino gehiagoko ibilbidean ikasitakoa emango du, antzoki bateko besaulkian inoiz entzun diren errutina garratz, distiratsu eta ausartenen bildumarekin.
Esperientziarako prest?