Bele

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 2
  • Bele

Lide Hernandoren proiektu berria da BELE. Azken urteetan Liher taldearen abeslari eta gitarra jotzaile moduan edota Ispirit gospel taldearekin ezagutu genuen, baina orain, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara itzuli nahi izan du. Soula, r&b-a edota dancehall-a gaur egungo soinu urbano eta poparekin uztartzen ditu eta abesti berri hauek bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu taldeak bere ibilbidean emango duen estreinako kontzertu honetan.

 

 

Laburrean

Non