Bertsolaritzak ez du aldatu eta moldatu gabeko alorrik. Gaiak landu eta jartzeko moduek ere bilakaera ukaezina izan dute. Hiru belaunalditako gai-jartzaileak izango ditugu, garaian garaiko gai-jartze moduez eta ikuspegiez solasean.
Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal izango dira solaskideak, Xabier Euzkitzek gidatutako saioan.
Informazio gehiago: 2024ko Bilintxen Menda (albistea).