"FRESA Y CHOCOLATE"

Sestao 2024(e)ko Maiatzak 3
  • "FRESA Y CHOCOLATE"

Habanako Coppelia Izozkitegian, militante komunista gazte baten eta homosexual kultu eta fabulatzaile baten arteko adiskidetasun harremana hasi da. Gizarte-kritika bat, tolerantziaren eta sexu-aniztasunaren balioetan oinarrituta. Duela 30 urte estreinatutako testu honetatik sortu zen filmaren gidoia, eta bertan eskultorearen pertsonaia gorpuztu zuen Joel Angelino arituko da Kubako film sarituaren 30. urteurrenaren ospakizuna den antzezlan honetan. Ikuskizun hau 1991ko urtarrilean estreinatu zen eta filma 1993an estreinatu ondoren, nazioarteko bira bat egin zuen 15 herrialdetan zehar. Azken bertsio hau Habana hiriburuko Llauradó aretoan estreinatu berri da, Senel Paz egilearen aurrean.

JOEL ANGELINO antzerki, zinema eta telebistako aktorea da, Habanako Antzerki Eskola Nazionalean eta Parisko Operako Antzokian Marcel Marceaurekin egindako Pantomima Tailerretan graduatua. “Fresa y Chocolate” film sarituan German eskultorearen pertsonaia interpretatu zuen, eta 1991tik 15 herrialdetan bira egin du filmaren bakarrizketarekin. Espainian, “Aida ·”, “El Inquilino” eta “Ana y los Siete” telesailetan lan egin du, baita “El Oro de Moscú”, “I Love you Baby” eta “El Alma de Tacande” filmetan ere; azken horrengatik, “ Aktore Protagonista Onenaren” saria jaso zuen 2020ko Detroiteko Zinema Independentearen Jaialdian, eta “Goya 2020” sarietarako hautetsien artean ere egon zen.

  • Iraupena / Duración: 70 minutu / minuto
  • Konpainia / Compañía: LA VENTANA MÁGICA
  • Zuzendaria eta Egilea / Dirección y Autoría: Senel Paz
  • Zuzendaria / Dirección: Joel Angelino
  • Antzezleak / Intérpretes: Mirtha Ibarra
sestao.eus

Laburrean

Non