Jabier Muguruza: "Lagun batek esan dit"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 3
  • Jabier Muguruza: "Lagun batek esan dit"

Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (baxu elektrikoa), Karlos Arancegui (bateria)

Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako ibilbide musikal luzean, 32 kantu ageri zaizkigu Iñaki Irazuren hitzekin konposaturikoak. Ez da ohikoa, inondik inora, musikari batek poeta baten hainbeste poema musikatu izana. Zerbait indartsua eta sakona adierazten du horrek, dudarik gabe.

Orain, Jabierrek kantu guzti horien artean aukeraketa bat egin du eta, batasun kontzeptual bat emate aldera, punta-puntako musikariekin grabatu. Horren emaitza da Lagun batek esan dit disko hau, eta horixe da orain zuzenean entzuteko parada izango duzuna.

Horrez gain, Iñaki Irazu bera ikus-entzun ahalko duzu eszenatoki gainean, zenbait poema errezitatuz, Giuzkoan emango den kontzertu bakarrean.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 3
  • Ordutegia19:30
  • LekuaImanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non