"Basterretxea 3 taupadatan" egitaraua: "Basterretxearen haurtzaroko Bermeo" erakusketa

Bermeo 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • "Basterretxea 3 taupadatan" egitaraua: "Basterretxearen haurtzaroko Bermeo" erakusketa

Bizkaiko Foru Aldundiak «Basterretxea 3 taupadatan» programa antolatu du, Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena dela eta. Programa horrek hiru jarduera nagusi ditu: argazki-erakusketa Bermeon, maiatzaren 3tik 31ra; hitzaldia Gernika-Lumon, irailaren 12an; eta ibilbide gidatua Omako Basoan, Kortezubin, irailaren 28an. Programaren helburua Basterretxeari omenaldi intimoa egitea da, haren alderdi gizatiarrak eta artistikoak aztertuz.

Maiatzaren 6an, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena ospatuko da. Basterretxea XX. mendeko euskal artista nabarmenen artean dago eta eraginik handiena izan zutenetako bat izan zen. Artistak utzitako obren omenez, Bizkaiko Foru Aldundiak «Basterretxea 3 taupadatan» programa berezia antolatu du maiatzaren 3tik aurrera.

«Basterretxea 3 taupadatan» programa Néstor Basterretxearen alderdi gizatiar eta artistikoena ikertzen duten hiru jardueraz, hiru «taupada»z, osatuta dago. Programa artistaren bizitzaren funtsezko hiru une hauetan oinarritzen da:

1. taupada: Basterretxearen haurtzaroko Bermeo

Maiatzaren 3tik 31ra, argazki-erakusketa bat izango da Arrantzaleen Museoan (Bermeo); bertan, Basterretxearen haurtzaroan eta gaztaroan Bermeo nolakoa zen ikusi ahal izango da. Erakusketaren hamabost irudiek Basterretxea Bermeon bizi izan zen aldiaren (1924tik 1937an erbesteratu arte) ikuspegi intimoa erakusten dute.

2. taupada: Basterretxea erbestean

Irailaren 12an, hitzaldi bat egongo da Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo), erbestealdiak Basterretxearen bizitzan eta obran izan zuen eraginari buruz, erbesteratutako beste artista batzuekin alderatuta, esaterako, Arturo Acebal Idígoras. Hitzaldiak aztertu nahi du nola eragin zuen erbesteak Basterretxearen ondorengo ekoizpen artistikoan.

3. taupada: Basterretxea, ARTE-GIZONA

Irailaren 28an, ibilbide gidatua egingo da Omako basoan zehar (Kortezubi), Agustín Ibarrola artistaren obra enblematikoan. Bisita horretan, Basterretxearen ibilbidean garrantzitsuak izan diren eragin artistikoak aztertuko dira, besteak beste, 57 taldearekin izan zuen harremana, GAUR mugimenduan parte hartzea, eta Malevich eta beste artista batzuen eragina.

Bizkaiko Foru Aldundiak programa hau diseinatu du artista gertutik eta modu berezian, ia-ia «modu intimoan», ezagutzeko, haren jaiotzaren mendeurrena dela-eta.

bizkaia.eus

Laburrean

Non