Sarrera dohainik webgunean izena eman ondoren (Gehienezko edukiera: 10 pertsona).
NORENTZAT
13 eta 17 urte bitarteko gazteak
Lehen sorkuntza-lan hori autoargitaratua izan zen, "El Bolígrafo de gel verde" tituluarekin, eta salmenta aldetik arrakasta lortu zuen mundu osoan. Gero, beste batzuk etorri ziren, hala nola "Invisible", istorio emoziozkoa, hunkigarria, desberdina, edonorena izan litekeena. Izan ere, nork ez du inoiz desiratu ikusezin izatea?
Eloy Morenok bere biografian kontatzen duenez, 2007ko arratsalde batean ordenagailuaren aurrean eseri zen buruan ideia bat zuela: irakurri nahi zukeen eleberria idaztea. Bi urte baino gehiago eman zituen lana amaitzeko, milaka ordu pertsonaiak asmatzen, errealitate-puskak harrapatzen, laburbilduz: "nire bizitzaren zati txiki bat inbertitu nuen beste bizitza batzuk sortzeko".