Zabalgana auzoko bizilaguna dugu José Javier Frías, ilustratzaile naturalista, ingurumen-hezitzailea eta txorizale amorratua. Salburua, un año en la vida de los húmedales liburua aurkeztuko digu. Landa-koaderno moduan jasotzen ditu Salburuako hezeguneetan ikusitako hegaztiak, urteko lau urtaroetan egindako bisita eta txango ornitologiko ugarien ondorioz.
Erakusketen espazioan José Javier Fríasen akuarelen erakusketa bisita daiteke.
Sarrera doan
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2024ko otsaila-maiatza bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: