Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Zinema idaztea" Belén Funes eta Marçal Cebrián

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 7
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Zinema idaztea" Belén Funes eta Marçal Cebrián

Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 zikloa.

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

Escribir cine 

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Gidoia izango da protagonista Belén Funes eta Marçal Cebriánekin. La hija de un ladrón filmaren (2019) debutak Espainian oihartzun handia izan zuen. Funesek zuzendari berri onenaren Goya saria jaso zuen, eta biek gidoi original onenaren kategorian ere irabazi zuten. Zinemaldian, Sail Ofizialean filma estreinatu eta lau urtera, Donostiara itzuli dira, film bat lau eskuz idazteko prozesuari buruz hitz egiteko, baita lehen filmak arrakasta izan ondoren hurrengo proiektuei aurre egiteko modua aztertzeko ere.

Partaideak: Belén Funes, Marçal CebriánNoemi Cuetos

(Hizkuntza: gaztelania)

2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non