Adriana Viñuela eta Elisa Rapado: "Los talentos perdidos de la República"

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 8
  • Adriana Viñuela eta Elisa Rapado: "Los talentos perdidos de la República"

Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Los talentos perdidos de la República kontzertuaren egitarauak omenaldi bat egiten die 1936an Espainiako Gerra Zibilarekin batera etendako korronte intelektual eta artistikoei. Artisten hilketak eragindako kalte kalkulaezinaz gain (Antonio José konpositorearenak, esaterako), herrialdeko talenturik sendoenetako batzuk erbesteratu izanak Espainiako gerraosteko lugorri filosofikoa ekarri zuen.

Cibrán Sierra biolin-jotzailearen arabera, «horrek hain kultur substratu kaskarra ekarri zuen, non oraindik ere haren azken hondarrak igartzen baitira». Pobretze intelektualaren eta musikalaren beste ondorio bat hauxe izan zen: urte asko pasatu behar izan dira zenbait autore errepresaliatu eta erbesteraturen musika estreinatzeko; adibidez, María Rodrigorena eta María Teresa Prietorena. Errezitaldi honek obra horietako batzuk eta haien konpositoreak ezagutarazi nahi ditu.

Sopranoa: Adriana Viñuela.
Pianoa: Elisa Rapado.


Laburrean

Non