ENCUENTROS BBK-ABAO

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 8
  • ENCUENTROS BBK-ABAO

Uste duzu kritika oker daitekeela "La Bohème" bezalako opera arrakastatsu bat epaitzean? Zer du «gauza txikien opera» honek horrelako erreakzioak sortzeko? Nondik dator goitizen hori? Opera batek izan al dezake, berez, gizartearen buruan artisten bizitzari buruzko estereotipo bat modelatzeko gaitasuna?

Ikus ezazu hitzaldi honetan nola historiako operarik ospetsuenetako bat ez sortzeko zorian egon zen, nola Pucciniren kaudimen musikala, beste behin, zalantzan jarri zen, nola aurrerapen teknologikoek bere arrakastan lagundu zuten, eta nola Pucciniren bizitza bere operetako protagonista guztiena baino latzagoa izan zen.

OLBE Bilbao Operaren eskutik, opera-errepertorioko lan ezagunenetako baten bitxikeria artistiko eta teknikoetan sakonduko dugu modu hurbil, lasai eta entretenigarrian.

Operara inoiz joan ez bazara, oraindik horrela kontatu ez dizutelako da.

Jarduera hau BBK Fundazioaren Senior Programa Soziokulturalaren esparruan garatzen da, OLBE Bilbao Operarekin lankidetzan, gure lurraldeko adierazpen artistikoak ezagutarazteko eta hurbiltzeko.

Sarrera librea lekua bete arte.

Iraupena: 55 minutu

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 8
  • Ordutegia18:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web BBK Aretoa

Non