"100 diska"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • "100 diska"

Montehermosok 100 diska erakusketa hartuko du, lehen eta bigarren belaunaldiko (1963-1993) euskal kantugintza berriaren inguruko lehen 30 urteen inguruan egindako bidaia. Binilozko 100 disko baino gehiagoren azalen bidez egindako ibilbidea izango da eta horixe bera da erakusketari izenburua eman diona.

Erakusketak garai gorabeheratsu haietan lan egin zuten abeslariak eta taldeak biltzen ditu. Karpeten diseinua, musika aurkezteko erabilitako bilgarria, ere bere horretan artea dela esan dezakegu eta euskal artista esanguratsuek hor ere utzi zuten haien aztarna. Erakusketak omenaldia egin nahi izan die euskara hizkuntza eta kontzientzia sozio-politiko gisa hedatzen arlo horretan aitzindariak izan zirenei.

Hitz gutxitan esanda, ikusteko, entzuteko, ikasteko eta gozatzeko kultur ibilbidea dago jasota. Besteak beste, garai hartako zuzeneko kontzertuetako kartelakbiniloen azalak, beste objektu batzuk eta erakusketa-aretoan bertan bata bestearen jarraian eskainiko diren 3 dokumental biltzen ditu erakusketak. Mikel Ezkerroren ‘Mairuelegorreta; Iluntasunetik Argitasunera’, EITBren ‘Memoria eraikiz: Rock Vasco ¡¿Radikal!?’ eta Popgramak, 1977 eta 1981 artean entzungai izan zen RTVEko musika-programak, euskal musikari eskaini zion atala.

Erakusketa ekainaren 23ra arte egongo da zabalik Kulturunean eta bisita gidatuak ere egingo dira. Bisita horietarako egunei eta ordutegiei buruzko informazioa Montehermosoko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko webguneetan egongo da ikusgai.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non