"NÉSTOR BASTERRETXEA. ARTXIBOA"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "NÉSTOR BASTERRETXEA. ARTXIBOA"
  • "NÉSTOR BASTERRETXEA. ARTXIBOA"

Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014) artistaren dokumentu-funtsa da erakusketa honen muina, familiak museoari 2023an emana. Erakusketa, besteak beste, idatzien, argazkien, gutunen, proiektu zinematografikoen, obra publikoen proiektuen, liburuxken eta artikuluen bidez gauzatu da. Proiektuak, pieza dokumental bakoitzaren nortasuna eta osotasuna zaintzearen garrantzia aitortzen du, eta, aldi berean, haietako bakoitzaren ahalmena azpimarratu nahi du inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa.

Néstor Basterretxearen artxiboa osatzen duten dokumentuetatik eratorritako kontakizun ugaritasunetik abiatuta, narrazio bateratu bat garatu nahi da erakusketa honen bidez, Euskal Herriko testuinguruan praktika artistikoak aurkitzeko gune hau eraikitzen duten dokumentazio- eta ikerketa-estrategiak eta -ekimenak gauzatuz.

Basterretxeari buruzko erakusketa dokumental honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistaren bizitza, lana eta ondarea ospatzea du helburu, eta, aldi berean, ikuspegi eta aukera berriak eskaintzea ditu haren sormen-unibertso liluragarria aztertzen jarraitzeko.

Erakusketaren inaugurazioaren harira, museak Néstor Basterretxea eta irudia ikus-entzunezkoen program ahartuko du.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko irailaren 22(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non